Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ordiziarugby

15/06/2008 GMT 1

kritika literarioa

mr.x @ 15:27

Liburu hau, Jose Antonio Loidi, Errenteriakoak, idatzi zuen. 1997an argitaratu zen. Erraza izan da irakurtzeko, hiztegi aldetik erraza da ulertzen, baina ezta guk normalean erabiltzen dugun hizkera berdina, euskara herrikoia duela esan dezakegu. Hiztegia ez zen oso zaila, baina badaude zenbait hitz normalean ez ditugunak erabiltzen, adibidez: aienatu, ubel, irrikoi, toteldu, zimikoka… Baina ulergarria da hala ere. Istorioa ondo dago, eta nola amaitzen den jakiteko nahia pizten dizu. Liburua, polizia motako atalean sailkatuko nuke. liburukoek arazo bat dute eta ez dakite nola konpondu ezta zergatik gertatu den, horrela istorioak aurrera jarraitzen duen heinean gauzetaz konturatzen joango zara. Euskaraz idatzitako lehen nobela poliziakoa da. Kapituluak ez dira oso luzeak eta hau lagungarria da liburua ulertzeko garaian.

Txominek zerbait harrigarria ikusi du. Txomin Ugaingo lurperatzailea da eta hilobi batean tiroz hildako emakume bat aurkitzen du. Emakumea Egurmenditarra zen, edo ala zela ematen du. Txomin, alkatearengana jotzen du baina hau kanpoan dago eta bere emaztearekin hitz egiten du. Maritxuk, bere lagun detektibe bati deitzen dio eta hauen artean zer gertatu ote zen asmatu nahi dute.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!